
Gaur hasiko dira Ikasbide Kultur Elkarteak antolatutako Amara Berriko jaiak. Asteburu honetan eta hurrengoan izango dira jai jarduerak auzoko zenbait plazatan.
Ohiko osagaiak
raul perez
Gaur hasiko dira Amara Berriko jaiak. Igandera bitartean hainbat jarduera izango diraProbestuen, Etxeberri eta Donostiako Kofradien Plazan. Astelehenetik ostegunera atsedena hartuko dute eta 20tik 23ra, berriz ere txanpa hartuko dute jaiek.
Suziria: Urtero Ikasbide elkartearekin harreman estua duten auzotarrek botatzen dute suziria. Azken urteetan, besteak beste, Imanol Zubizarreta eta Puri Fernandez senar-emazteek eta Kruz Gaintzak bota dute jaiak iragartzeko etxafuegoa. Era batean edo bestean festak antolatzen urteak eman dituzte. Gaur, Montse Jaimerenak botako du jaiak iragartzeko etxafuegoa. Urteak eman ditu Jaimerenak elkartean lanean. Ikasbidek orain arte egindako lana eskertu nahian eskaini dio jaietako suziria botatzeko ohorea.
Ikasamak: Musikak eta dantzak Amara Berriko jaietan toki berezia dute. Ikasamak, Ikasbideko buruhandi eta erraldoiak, ateratzen dira jaietako egun gehienetan. Kultur elkarteko eta ikastolako dultzaineroak eta txistulariak, dantza taldea eta Soinu Alai taldeko kideak lagun izaten dituzte.
Gastronomia lehiaketak: Azken urteotan ez dira falta kalderete, paella eta patata-tortilla lehiaketak auzoko festetan. Kalderete lehiaketa bihar, 18:00etan , izango da Donostiako Kofradien plazan. Paella lehiaketa hilaren 21ean egingo dute Probestuen plazan eta patata-tortillarena, azkenik, hilaren 22an, igandea, Probestuen plazan bertan izango da.
Txabol sotoa: Jaietako txokoa da, nolabait esateko, Txabol sotoa. Marinelen plazan jartzen zuten garai batean eta taberna eta oholtza modukoa zen. Orain, oholtza modukoada da, eta Probestuen plazan jartzen dute.
Zorroagara bisita: Aspaldiko ohitura da San Joan egunaren bezperan, arratsaldean, Zorroaga zaharren egoitzara igotzea, eta bertako aitona-amonen aurrean dantza egitera: aurreskua, arku-dantza, zinta-dantza... Ondoren, Ikasbideko aztiak konjurua irakurri ohi du. Talde jendetsua igo ohi da Zorroagara, hirian San Joan bezperan pizten den sura. Gaueko sua Easo eta Usandizaga arteko aparkalekuan egingo dute.
############
Egitaraua
Ostirala 13, gaur
20:00. Montse Jaimerena auzotarrak suziria botako du. Kalejira izango da Ikasamekin ¬buruhandiak eta erraldoiak¬ eta Ikasbideko dultzainero eta trikitilariekin.
Larunbata 14, bihar
10:30. Diana Soinu Alai taldeko soinu jotzaileekin.
12:00. Euskara jokoa, Bai Euskarari taldeak antolatuta. Kofradien plazan hasi eta bukatu egingo da.
17:00. Gazteentzako euskal pilota txapelketaren kanporaketa Josean Gasca kiroldegiaren atzeko pilotaleku irekian.
18:00. Kalderete lehiaketa. Ikasbide kultur elkarteko euskal dantza taldearen emanaldia, Ikasbide kultur elkarteko txistulariekin.
19:00. Kalejira Soinu Alai taldearekin.
20:00. Herri kirolak. Bitartean txalapartariek eta Soinu Alai taldeak plaza alaituko dute.
21:00. Kalderete dastaketa.
22:00. Dantzaldia DJ Anderrekin.
22:30. Zezensuzkoa.
Igandea 15, etzi
10:30. Diana Ikasbide kultur elkarteko txistulariekin.
12:30. Amara Berriko Toka Lehiaketa Etxeberri plazan.
18:00. Zirika Zirkus pailazoen ikuskizuna, Kofradien plazan.
19:00. Kalejira Ikasamekin.
Ekainak 20, ostirala
17:00. Irli ipuin kontalaria.
18:15. Txokolate jatea haurrentzat.
18:30. Ping-pong txapelketa haurrentzat.
19:00. Txabol sotoa zabalduko dute.
19:30. Ikasmak Anoeta eta inguruko kaleetan Ikasbide Kultur Elkarteko trikitilariekin.
22:00. Dantzaldia DJ Anderrekin.
22:30. Zezensuzkoa.
Ekainak 21, larunbata
10:30. Diana Ikasbideko txistulariekin eta Soinu Alai taldearekin.
12:30. Paella lehiaketa Probestuen plazan.
13:45. Paella dastaketa doan.
16:30. Mus txapelketa azkarra.
17:30. Futbito txapelketa benjamin, alebin, infantil eta kadeteentzat. Hiru jokalari izan dira talde bakoitzean.
19:30. Ikasamak Soinu Alai taldearekin.
22:00. Urarte trikiti taldearekin dantzaldia.
22:30. Zezensuzkoa.
Ekainak 22, igandea
10:30. Diana Ikasbideko dultzaineroekin.
11:30. Ikasbideko Kultur Elkarte eta pandero jotzaile txikiekin.
12:00. Ikasbide Ikastolako eta Kultur Elkarteko euskal dantza taldeen emanaldia ikastolako txistulariekin batera. Egur taila erakusketa. Patata tortilla txapelketa Probestuen plazan.
13:30. Bertso saioa Hamaika Bertuteko bertsolari gazteekin.
17:00. Futbito txapelketaren finala.
19:00. 2007ko festetako sari banaketa. Ikasamak aterako dira.
Ekainak 23, astelehena
17:00. San Joan sua Zorroagako zaharren egoitzan.
19:30. Kalejira, San Joan koroak abesten.
22:30. San Joan sua.
############
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.