Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Amara Berri
2008ko irailak 7, Igandea

;2008-05-16;Biribilgunea egingo dute Errondo pasealekuan. Errondo pasealekuan, Olaeta kalearen parean, erdibitzailea ixteko lanak udazkenean hasiko dira.

Biribilgunea egingo dute Errondo pasealekuan

Hirigintza

Errondo pasealekuan, Olaeta kalearen parean, erdibitzailea ixteko lanak udazkenean hasiko dira.

xabier etxabe

Amara Berriko zirkulazioa zuzentzeko asmoz eta Podabines inguruko bizilagunen lasaitasunerako, biribilgunea egingo dute Jose Maria Salaberria eta Errondo pasealekuaren artean. Biribilguneaz gain, Errondo pasealekuan, Olaeta kalearen parean, bi norabideak banatzen dituen bereizgailua elkartuko dute. Udazkenean hasiko dituzten lan hauen bidez, autoen abiadura murriztu eta oinezkoen segurtasuna bermatu nahi du Udaleko Mugikortasun Sailak.

Errondo pasealekutik Amara Berri barneko kaleetara sartzeko zenbaitetan nahaspila handia sortzen denez, gune honetako zirkulazioa zuzentzeko asmoa du Mugikortasun Sailak. Aldaketa nagusia Jose Maria Salaberria kalea eta Errondo pasealekuaren artean egingo duten biribilgunea izango da. Honela, «Errondo pasealekutik Anoetara edota Erdialdera jo nahi dutenek biribilgunea errespetatu beharko dute; Erdialdetik eta Anoetatik datozenek ere Podabines kalean sartzeko aukera izango dute, hauek ere biribilgunea errespetatu beharko dute», azaldu du Ernesto Gasco Mugikortasun zinegotziak.

Aldaketa hauek gidariek abiadura murriztea behartuko du. Dena den, biribilguneak garraio publikoan ez duela inolako eraginik izango argi utzi du Ernesto Gasco Mugikortasun zinegotziak.

Bereizgailua itxiko dute

Errondo pasealekurako beste aldaketatxo baten berri eman du Ernesto Gascok. Olaeta kalearen parean, hain zuzen, bereizgailua itxiko dute. Honenbestez, Olaeta kaletik datozen autoek Anoetara jo nahi badute, Podabinesen egingo duten biribilguneraino joan beharko dute Anoetako norabidea hartzeko.

Biribilgune berria bukatuta eta Errondo pasealekuko bereizgailua elkartuta, oinezkoek eta txirrindulariek errepidea gurutzatu ahal izateko pasabide eta semaforoak jarriko dituzte.

Lanak udazkenean hasiko dituzte eta bizpahiru hilabetetan bukatuko dituzte.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.