Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Amara Berri
2008ko abuztuak 28, Osteguna

;2008-04-29;Olinpiar Jokoetan egoteko aukera gutxi du Eizmendik. Padovako maratoian gutxieneko marka egiten saiatu da Isabel Eizmendi baina ezin izan du proba bukatu.

Olinpiar Jokoetan egoteko aukera gutxi du Eizmendik

Atletismoa

Padovako maratoian gutxieneko marka egiten saiatu da Isabel Eizmendi baina ezin izan du proba bukatu.

naroa balsategi

Isabel Eizmendi maratoilariak Olinpiar Jokoetan egoteko aukera gutxi du. Padovako ¬Italia¬ maratoian aritu zen Amarako maratoilaria. Helburua 2:32:00 egitea zen, alegia Olinpiar Jokoetan egoteko beharrezko duen gutxieneko marka.

Padovan 24. kilometroan maratoia bertan behera utzi behar izan zuen Eizmendik. Belaunean mina zuen amaratarrak eta aurrera ezin zuela egin ikusita lasterketa bertan behera uztea erabaki zuen.

Olinpiar Jokoak, urrun

Orain bi aste Rotterdameko maratoian izan zen Eizmendi. Gutxieneko marka lortzeko helburu bakarrarekin joan zen amaratarra baina proba erdian, Padovan bezalaxe, maratoia bertan behera utzi behar izan zuen.

Ekainaren 20a baino lehen lortu behar du marka Eizmendik, horrela ez bada Olinpiar Jokoetatik kanpo geratuko da. Blanc i blau klubeko kirol zuzendariak adierazi duenaren arabera, «oraintxe garrantzitsuena osatzeaz gain, maiatzean egokia izan daitekeen maratoia korritzea da. Baina oraindik ez dakigu zer egingo duen. Maratoi erdian aritzeko oso indartsu dabil Eizmendi baina maratoi osoan larri dabil. Hainbat lesio izan ditu aurten eta horrek, tamalez, atzeratu egin du honezkero izan behar zuen prestaketa».

Datozen egunotan hartuko du Isabel Eizmendik maratoi proban aritzeko erabakia.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.