
Ernest Lluch kultur etxeak Elisabeth Eidenbenzen istorioa jaso du 'Elnako amaetxea. Erbestearen sehaska 1939-1944' erakusketan.
Elisabeth Eidenbenz, erbesteratuen heroia
nerea lizarralde
Elna isla baketsu bat izan zen txikizioa eta hondamenaren ozeanoaren erdian». Horrela gogoratzen du Elisabeth Eidenbenzek Elnako amaetxea. Eidenbenz suitzar gazteak Gerra Zibiletik ihes egin zuten ia 600 haur salbatu zituen Perpignan ondoan sortu zuen amaetxean.
Elnako amaetxearen istorioa
Argazki, dokumentu eta erbesteratuen testigantzen bidez erakusketak Eidenbenzek ekin zion proiektu solidarioa kontatzen du kronologikoki.
Ibilbidea 1939an hasten da, frankistak Bartzelonan sartu zirenean.Ehunka pertsonek ihes egin zuten Frantziara. Frantziak babes-esparru deituriko guneetan sartu zituen ia erbesteratu guztiak, baldintza tamalgarrietan. Kontzentrazio eremuak ziren. Haurdun zeuden emakumeen artean hilkortasun maila izugarria zen.
Testuinguru honetan Elisabeth Benz irakasle suitzarrak Elnako erresidentzia zahar bat amaetxe bihurtzea erabaki zuen, emakume erbesteratuak eta hauen haur jaioberriak zaintzeko. Amaetxea zabalik izan zen Alemaniako armadak 1944an itxi egin zuen arte.
Assumpta Montella historialari katalanak, erakusketari izena ematen dion liburuaren egileak Eidenbenzena istorio indartsu eta hunkigarria dela azaldu zuen erakusketaren aurkezpenean: «Emakumeek duintasunez erditzea eta haurrek bizirautea lortu nahi zuen. Erbesteratuek sufritu behar izan zutena ere erretratatu zuen ia 800 irudietan, han gertatutakoa inoiz ez ahazteko eta Europak haien egoera ezagutzeko». Erakusketako protagonistak egun 95 urte ditu eta Vienan bizi da, Elnako amaetxean pasatako urteak bere bizitzako onenak direla dio.
############
BESTE JARDUERAK
El legado de la maternidad de Elna. Dokumentalaren proiekzioa.Apirilaren 9an, Ernest Lluch kultur etxean, 19:30ean.
Mahaingurua. Apirilaren 16an, Ernest Lluch kultur etxean, 19:30ean.
El sete camio: el tresor perdut de la republica. Assumpta Montellaren liburuaren aurkezpen-afaria. Apirilaren 17an, Espai Catalunya Topalekuan, 19:30ean.
ERAKUSKETA
Titulua. Elnako amaetxea. Erbesteko sehaska (1939-1944).
Noiz. Maiatzaren 3a arte.
Non. Ernest Lluch kultur etxea.
############
Erakusketa
Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.