Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Amara Berri
2008ko abenduak 3, Asteazkena

;2008-03-07;Musikaldia, musika ikasleen zirkuitua. Gaur hasiko da Ernest Lluch kultur etxean.

Musikaldia, musika ikasleen zirkuitua

Musika

Gaur hasiko da Ernest Lluch kultur etxean.

erredakzioa

Musika eta Dantza eskolako ikasleek hiriko kultur etxeetan kontzertuak eskaintzeko aukera izango dute aste betez. Aurten 10. edizioa izango da eta eskolako 100 ikaslek parte hartuko dute.

Guztira 15 talde izango dira programazioan. Ganbera taldea, gitarra taldeak, orkestrak, talde modernoak... Musika modernoko emanaldietan errepertorio zabala izango da entzungai. Sex Pistols , Ramones, Fito y Fitipaldis rock taldeen abestiez gain jazz munduko klasikoen musika ere interpretatuko dute, John Coltrane edo Charlie Parker, esaterako.

Ganbera errepertorioak barrokotik XX. menderainoko musika jasoko du. Gitarra orkestrek, gai ezagunez gain musika klasikoa ere joko dute. Trikitixak ere izango du bere lekua Musikaldiaren egitarauan.Musikaldiak Donostiako Musika eta Dantza eskolako ikasleei kontzertu ziklo batean parte hartzeko eta beren kontzertuetara joan ohi ez diren entzuleriaren aurrean jotzeko aukera ematen die. Musikaldiak gainera gero eta harrera hobea du.

############

Musikaldia 2008

Gitarra orkestra. Gaur 19:00etan Ernest Lluchen.

Big-Band's. Martxoaren 10ean 19:00etan Egia kultur etxean.

Konboak. Martxoaren 11an 19:00etan Egia kultur etxean.

Ganbera musika. Martxoaren 11an 19:00etan Casares-Tomasene kultur etxean

Trikitixa taldea. Martxoaren 14an 19:00etan Ernest Lluchen.

############

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.