
«Aldapa kentzea da garrantzitsuena bizilagunontzat»
Amara Berri
Urtetan Karlos I.a itxuraldatzeko eskatu dutenek pozik daude Udalak iragarri duelako eraldatuko duela.
raul perez
Karlos I.eko zenbait bizilagunek urteak daramatzate hiribidea bitan banatzenduen errepidea ken dezaten eskatzen. Udalak herenegun iragarri zuen errepidea itxuraldatuko dutela eta Karlos I.a bakarrik hirira sartzeko errepidea izango dela. Bizilagunek pozik hartu dute albistea.
Miguel Ajarnaute da errepidea eralda dezaten lanean ibilitako auzotarretako bat. 20 urte daramatza lanean Karlos I.aren atari bikoitien aldean, txori denda batean, eta Udalak iragarritakoa albiste «oso ona» dela dio. «Aipatzen da askotan bizilagunek, hona bizitzera etorri zirenean, bazekitela errepidea egingo zela, baina hori gezurra da; 1972ko irailaren 12an inauguratu zuten eta behin behinekoa izan behar zuen. Horrek logika badu, Karlos I.a Antxo Jakitunaren hiribidearen jarraipen perfektua baita». Zikulazioa murriztea baino, egungo aldapa kentzea iruditzen zaio Ajarnauteri ezinbestekoa. «Zaborra pilatzen da hormaren inguruan eta segurtasun falta ere eragiten du». Auzotarra baikorra da: «Aldundiaren eta Udalaren arteko harremana garai batekoa baino hobea dela ematen du».
Hiribidea berpiztu daiteke
Sinadurak bildu, pankartak balkoietan jarri... Ekimen asko egin dituzte auzotarrek Karlos I.a hiribide bihur dezaten eskatzeko. Miguel Ajarnauterekin batera, besteak beste, Vergara ahizpek, Iciarrek eta Martak besoz beso egin dute lan. Haientzat ere funtsezkoa da aldapa kentzea. «Auzotarrek hiribidea gurutzatu ahal izatea ahalbidetuko luke horrek eta bi aldeak, nolabait esateko, bat izatea». Udalak herenegun azaldu zuenez aldapari nola aurre egin erabakitzeke dago oraindik. Marta Vergarak uste du berritze lanak hiribidea bera berpiztu lezaketela merkataritzari dagokionez: «Orain atari bakoitien aldea hilik dago».
2005eko otsailean udalbatzar aretoan gaiaz hitz egiteko bilera jendetsua izan zen eta auzotarren arteko ika-mika egon zen. Karlos I.a eraldatzearekin ados zeudela, baina zirkulazioa Errondora bideratuko zuten beldur ziren bertako bizilagunak ¬hiriko irteera Errondon jartzea aipatu zen orduan¬. Udalak orain esan duenez, irteera Loiolako Erriberan egongo direlako eta ez Errondon. «Hori ere pozgarria da, zirkulazioa ez litzatekeelako auzoaren toki batetik bestera eramango», dio Vergarak.
Erakusketa
Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.