
Musika esperimental emanaldia Ernest Lluchen
Musika
Margolari kubisten tekniketan oinarritutako musika eta testu ikuskizuna da.
ERREDAKZIOA
Mikelazulo Kultur Elkartearen Ezeraiketak proiektuaren emanaldia ikusgai izango da gaur 19:30ean Ernest Lluch kultur etxean.
Ikuskizun esperimentala Picassoren lanak iradokitutako bidaia da, non kaosa eta ordena, gozotasuna eta garraztasuna elkargurutzatzen diren, musika eta testuen bitartez.
Ikuskizun honek taldeko kide batek Parisera egindako bidaian du abiapuntua. Bertan, margolari kubisten lana ezagutu eta horiengan inspiratuta, gitarra melodia bat sortu zuen. Taldeko beste bi kideei erakutsi, eta hari horri helduta, margolari kubisten sortze prozesua kopiatu nahi izan zuten. Margolari horiek erabilitako deskonposaketa prozesuaren antzekoa erabiltzen saiatu dira, baina margoetan ordez, literaturan eta musikan oinarrituz.
Horretarako, abiapuntu izandako gitarra melodiak, gailu elektronikoen bidezko zatiketa eta berkonposaketa kaotikoak jasan zituen. Era berean, emanaldirako sortutako testuak ere esaldien deskonposaketa eta berkonposaketa hartu zituen ardatz.
Lehen saiakera horren emaitza 15 minutuko emanaldi batean gauzatu zuten. Mikelazulo Elkartean aurkeztu eta publikoaren erantzun ona ikusita, proiektua osatzea erabaki zuten. Horretarako, lehen ekimenari beste bi kide gehitu zitzaizkion. Gaur aurkeztuko duten emanaldia Iker Fernandez eta Asier Sarasolaren testuz, Oscar Manso eta Oier Iruretagoienaren musikaz eta Ander Fernandezen argiztapenaz osatuta dago.
Erakusketa
Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.