Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Amara Berri
2008ko uztailak 4, Ostirala

Eztabaidak

donostia

2008-04-07

Monpaseko pasabidea

Zer iruditzen zaizu Monpasen pasabidea egiteko proiektuak aurrera egitea?

Jasotako mezuak:

7

Ander | 2008-06-28

Bai, izenburua ez dago gaizki. Odonek hirian erabiltzen duen absolutismoaren beste eragin bat da Odonostia izatea orain gure hiria. Berak nahi ez duen oro hiriaren erasotzaile moduan kalifikatzen du bere lagun min Diario Vasco-ko orrialde kakaztuetan. Bere plan askori zentzua falta zaie eta denborak arrazoi emango du. Lotsagarria da oraindik udaletxean honelako pertsonaiak geratzea. Hiri hau poliki doa aurrera eta zaharkitutako hiri bilakatuko da laister. Odon kanpora!

6

Mikelonidas Breznev | 2008-06-12

Kaixo! Errusian esaten dugun bezela. Inbasioa dek. Kosta, Benidorren moduan jartzeko lehenengo pausoa! Kontuzzz!!!

5

John McArron | 2008-05-14

Zenbat infografia, muntaia eta abar ikusi ditugun Monpaseko pasabideaz, eta zeinen polita geratzen den. Sekulako hiri modernoaren itxura , ezta? Gainera, mendian iltzatutako habeek eutsiko dute pasabidea, mendia ia ukitu ere egin gabe. Ene, zeinen elegantea gure agintarien jarrera, garapen iraunkorra baino ez dute buruan. Galdera bakar bat dut... Nola sartuko dituzte habeok mendian? Momentu batean hondeamakinen irudia pasa zait burutik, Ulian gora eta behera zuloak egiten, mendiaren bihotza zulatzen... baina ezinezkoa da, gure agintariak ez baitira hain bihozgabeak; inoiz ez lukete hori onartuko, eskerrak!!! ALAPORAI BERRIZ ERE!

4

Julen Otegi | 2008-05-04

Pasabidea izenak pasatzeko ekintza suposatzen du; hots, bi puntuen arteko lotura edo zerbaiten igarobidea. Kasu honetan: zein bi puntu lotzen dira? Joan ta etorriko bidea leku beretik izango dira. Zentzurik ez dauka pasabidea deitzeak, ez et, pasabidea egiteak berak ere.

3

elibat | 2008-05-03

Ikusiko dugu nola geratzen den pasabidea...ez dut uste horren erraza denik horrelako obra egitea.

2

2008-04-27

Hain zaila da gauzak dauden bezela uztea? Ez dezagun gure kosta ondoratu.

1

2008-04-23

Besterik gabe, ez zait axola.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.