Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Amara Berri
2008ko uztailak 4, Ostirala

2006-07-12 | 12:31:44

OSASUNA

Amara Berriko anbulatorioa inauguratu dute

Javier Barkaiztegi kalean egin dute, gas fabrikaren biribilgunearen ondoan

Medikuntza orokorraz gain, espezialitateak izango ditu. Medikuntza orokorra —behe solairuan ipini dituzte kontsultak- astelehenean jarriko dute martxan; ondorioz, Jose Maria Salaberria kaleko osasun etxea itxi egingo dute. Espezialitateak eta anbulatorioak eskainiko dituen beste zerbitzuak —errehabilitazioa eta radiologia adibidez- urte bukaera bitartean martxan jarriko dituzte.

Amara Berrikoari esker, Donostian espezialitateak bi anbulatoriotan eskainiko dira:Grosen, orain arte bezala, eta Amara Berrin. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gabriel Inclanek azaldu duenez, 8,4 milioi euro bideratu dituzte anbulatorioa egiteko.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.